XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bikiek ez zuten parterik izan.

Andereskilen kontuak zirela iruditu zitzaigun, esan zidan Pablo Vicario-k.

Apaltasunaz duindurik ageri zen familiak patuak eta halabeharrak eskainiriko premioa erdeinatzeko eskubiderik ez zuela, hori izan zen gurasoen argudio dezisiboa.

Elkarrekiko amodio ezaren oztopoa aipatzea apenas ausartu zen Angela Vicario, amak ordea esan batekin mozturik utzi zuen: - Maitatzen ere ikasi egiten da.

Garai hartako nobiazgo luze eta begiratuak ez bezala, horiena lau hilabetetakoa izan zen Bayardo San Román-ek halakoxe presa zuen eta.

Etxeko lutoa bukatu arte Pura Vicario-k itxoegiteko exigitu zuelako ez zen laburragoa izan.

Baina izan zen nahikoa eta gehiegi denbora, Bayardo San Román-ek gauzak konpontzeko zuen taxua eta era jarkiezinezkoak ziren eta.

Gehien gustatzen zitzaidan etxea zein zen galdegin zidan gau baten, esan zidan Angela Vicario-k.

Eta nik erantzun nion, zertarako zen jakin gabe, Xius-en alargunaren etxaldea zela herriko politena.